Biderkatu*
Borondatezko ekarpenak iraupen-epearekin

1. INFORMAZIO OROKORRA
Informazio Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betez, jakinarazten dugu webgune hau http://multiplica.coop57.coop dela, irudi-eskubideei eta domeinu-izenari dagokienez, COOP57 SCCL-ren titulartasuna duena.
2. ERABILERA BALDINTZAK
Webgune honen erabilera betekizun hauen mende dago. Webgune honetan sartzeak eta bertan dauden materialak erabiltzeak Erabiltzaile izaera ematen dizute, eta baldintza hauek, irakurri eta onartu dituzula inolako erreserbarik gabe esan nahi du. http://multiplica.coop57.coop diseinatu da ordezkatuak eskainitako informazioa, Interneteko erabiltzaile guztiek beren edo hirugarrenen informaziorako, jardueretarako eta produktuetarako sarbide orokorra emateko eta ahalbidetzeko. Edukia aldatu, garatu edo eguneratu egin daiteke, aldez aurretik jakinarazi gabe.
3. ERANTZUKIZUNA
Webgune honetako estekek hirugarrenek kudeatutako beste toki eta web orri batzuetara eraman dezakete Erabiltzailea. Sozietateak ez du horien gaineko inolako kontrolik egiten, ordezkatuak ez du erantzuten ez edukien gainean, ez webgune eta web orri horien egoeraren gainean, eta web gune honen bidez haietarako sarbidea ere ez du esan nahi ordezkatuak bere edukiak gomendatu edo onartzen dituenik. Sozietateak ez du bere gain hartzen webgune honetako edukiek edo webgunearen bidez sar daitezkeen beste eduki batzuek izan ditzaketen akatsen edo hutsegiteen erantzukizuna. Sozietateak ez du bere gain hartzen webgune hau erabiltzeak eragindako kalteen erantzukizuna, ezta ematen den informazioan oinarrituta egindako edozein jarduketarena ere.
Sozietateak ez du bermatzen birusik edo sistema informatikoan, dokumentu elektronikoetan edo webgune honetako Erabiltzailearen fitxategietan kalteak edo aldaketak eragin ditzaketen bestelako elementu kaltegarririk ez dagoenik. Ondorioz, Sozietateak ez du erantzukizunik izanen elementuek Erabiltzaileari edo hirugarrenei eragin diezazkieketen kalte eta galerengatik.
4. PRIBATUTASUN-POLITIKA
Erabiltzaileen datu pertsonalak jakinarazteak berekin dakar haien adostasun nabaria, datu hauek «USUARIOS WEB AFONDO» izeneko fitxategi automatizatuan txerta daitezen, eta fitxategi horren arduraduna Coop57 SCCL da. Horretarako, Sozietateak, datu pertsonalak dituzten fitxategi automatizatuen segurtasun-neurriak egokitzeari buruzko ekainaren 11ko 994/1999 Errege Dekretuarekin bat etorriz, webgune honen bidez bildutako datu pertsonalak gordeko ditu, eta behar diren neurriak hartuko ditu baimenik gabeko hirugarrenek datu horiek alda, gal, tratatu edo eskura ez ditzaten. Webgune honen erabiltzaileengandik http://multiplica.coop57.coop delakoak jasotzen duen informazioa konfidentzialtasun osoz tratatzen da.
Zure datuak fitxategian sartzearen helburua Erabiltzailearen zerbitzuak kudeatu, administratu eta arindu ahal izatea da, baita zerbitzuak eguneratzeko jakinarazpenak eta http://multiplica.coop57.coop. buruzko informazioa eta Coop57 buruzko jarduerak bidaltzea ere, bitarteko elektronikoen bidez edo paperaren laguntzaz.
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, webgunearen erabiltzaileei buruzko informazioa lortzea ahalbidetzen dutenak.
Erabiltzaileak Legeak aitortutako eskubideak erabili ahal izanen ditu, eta, bereziki, datuak eskuratzeko, zuzentzeko edo baliogabetzeko eskubideak eta datuen aurka egiteko, egokia balitz, bai eta bere datuak lagatzeko emandako baimena baliogabetzeko eskubidea ere. multiplica@coop57.coop postaren bidez egin ahal izanen du.
5. PUBLIZITATEA
Webgune honetan publizitate-edukiak edo babestutako edukiak daude. Iragarleak edo babesleak erantzule bakarrak dira web orrian sartzeko bidalitako materiala kasu bakoitzean aplikagarriak izan daitezkeen legeak betetzen dituela ziurtatzeko. Sozietateak ez du erantzukizunik izanen publizitate-edukiek edo babesleenak izan ditzaketen akats, zehaztasun falta edo irregulartasunen aurrean.
6. LEGERIA ETA JURISDIKZIO APLIKAGARRIA
Baldintza hauek Espainiako Estatuko Ordenamendu juridikoaren mende daude. Web orriko sarbidetik erator daitekeen edozein gatazka konpontzeko, Erabiltzaileak eta Sozietateak Bartzelonako epaitegi eta auzitegien mende jartzea adosten dute, dagokion beste edozein foruri berariaz uko eginez.