Biderkatu*


Borondatezko ekarpenak iraupen-epearekin


Iraupen-epea duten borondatezko ekarpenen baldintzak

Helburua
Borondatezko ekarpenen helburua da gure bazkideei aukera-aniztasun gehiago eskaintzea Coop57ri aurrezkiak emateko, era berean, ekonomia sozial eta solidarioko proiektuak finantzatzeko ditugun baliabide-beharrak hobeto betetzeko.

Zenbatekoa pertsona bakoitzeko

Gutxieneko zenbatekoa 1.000€ da. Bazkide bakoitzak urtean harpidetu dezakeen gehieneko muga honako hau da:

  • Bazkide laguntzaileak: 20.000€
  • Zerbitzu-bazkideak: 50.0000€
  • Lan-bazkideak: 20.000€

Harpidetzeko epea

  • Iraunkorra
  • Ekarpenaren balioa: hilaren 15ean, 10. eguna baino lehen egindako eskaeretarako.

Ordainsaria

  • Urteko %1,50 (lehen 2 urteetan; 3. urtetik aurrera, ordainsaria Batzar Nagusiak ezartzen duena izanen da).
  • Ordainketa: urtekoa.
  • Ordainsaria borondatezko ekarpen galdagarri gisa metatuko da.

Iraupen-epea

2 urte.

Itzulketa

Edozein unetan eska daiteke itzulketa.
Itzulketa iraupen-epearen aurretik eskatzen bada, uneko urteko ordainsariaren %100eko zigorra aplikatuko da.

Nork harpidetu ditzakeen ekarpenak

Coop57ko pertsona edo erakunde bazkideak. Bazkideek soilik harpidetu ditzakete kapital sozialerako ekarpenak.

Ekarpenen bermeak

Coop57ren kapital sozialerako gainerako ekarpenen antzera, iraupen-epea duen borondatezko ekarpenaren tipologia berri hau Coop57ren ahalmen ekonomiko eta finantzarioak berak babesten du.

Coop57k finantza-jarduera bat garatzen du zerbitzu-kooperatiba modura. Ez da banku bat, eta, beraz, ez du Espainiako Bankuaren Gordailuak Bermatzeko Funtsaren estaldurarik.

Coop57k hainbat mekanismo antolatzen ditu bazkideen ekarpenak bermatzeko:

  • Soberakinak erreserbetarako bakarrik erabiltzen ditu.
  • Finantzaketa jasotzen duten erakundeei eskatzen die kapital sozialari ekarpen gehigarriak egiteko, funts solidario bat elikatzeko maileguak bermatzeko.
  • Urtero, hornidurak ahalik eta gehien zuzkitzen ditu izan litezkeen ez ordaintzeetarako.
  • Bazkide den erakunde batek jaso dezakeen maileguaren gehieneko muga zedarritzen du, eta horrela arriskua banatzen du (gehienez, erakunde batek ezin du maileguetan Coop57k dituen baliabideen %2 baino gehiago jaso).
  • Hainbat erakunderekin akordioak mantentzen ditu arriskuak partekatzeko eta emandako maileguak bermatzeko (Europako Inbertsio Funtsa, Elkarren Bermerako Sozietateak, Administrazio Publikoak, Fundazioak eta Ekonomia Sozial eta Solidarioko beste erakunde batzuk).
  • Lokalak eta etxebizitza sozial edota kooperatiboko proiektuak finantzatzen direnean, higiezinaren jabetzaren edo azalera-eskubidearen gaineko hipoteka-bermeak erabil ditzake.

Coop57 modu demokratiko eta parte-hartzailean kudeatzen den kooperatiba bat da, eta mekanismoak artikulatzen ditu bazkideek beren egoera ekonomikoa behar bezala eta une oro ezagutu ahal izan dezaten eta erabakiak hartzerakoan kolektiboki parte hartu ahal izan dezaten.

Ekarpenak harpidetzeko, beharrezkoa da iraupen-epea duten borondatezko ekarpenen baldintza hauek irakurri eta onartu direla adieraztea. Baldintzen eranskina deskarga dezakezu.

ESKAERA-ORRIA

ERAKUNDEA

EKARPENAK

Erakundeek gehienez 50.000 €

BALDINTZAK