Biderkatu*
Borondatezko ekarpenak iraupen-epearekin

Espekulazio-logikak menderatutako finantza-sistema batean, Coop57n beste eredu batzuk eraikitzeko lanean jarraitzen dugu. Oraingoan Biderkatu* delakoaren bidez egitea proposatzen dugu, borondatezko ekarpen mota berri bat, gutxieneko 2 urteko iraupen-epearekin eta urteko %1,5eko ordainsariarekin.
Tresna hau pentsatuta dago beren diruak pertsonen zerbitzura dauden beste ekonomia eredu batzuk eraikitzen lagundu nahi dutenentzat, aldi berean, bidezko errendimendua lortuz.
Zer da Biderkatu*
Zure aurrezkiak kapital sozialean inbertitzen dira
Coop57 ez gara banku bat, baizik eta kooperatiba autogestionatu eta parte-hartzailea, baliabideak ondasun komunaren zerbitzura jartzen dituena. Beraz, Biderkatu* tresnan jartzen dituzun aurrezkiak, gure kapital sozialari egindako ekarpenak dira, proiektu sozialki eraldatzaileak finantzatzeko erabiliko direnak: kooperatibak, elkarte- eta komunitate-ekimenak, proiektu feministak, agroekologikoak, etxebizitza kooperatibokoak edo trantsizio energetikokoak.
Inbertsio irisgarria, gardena eta ordainsari zuzena duena
Gure tresnak beren aurrezkiak ematen dituztenak zein finantzaketa jasotzen dutenak zaintzeko pentsatuta daude. Eragin kolektiboaz gain, eta konpromiso honen truke, kapital sozialari ekarpena egiten dioten pertsona eta erakunde bazkideek %1,5eko ordainsaria jasoko dute urtero. Itzulketa edozein unetan izan daiteke, baldintza argiekin: 2 urteak bete baino lehen egiten bada, ez da urte horretako ordainsaririk kobratuko.
Epe luzerako estrategiak eraikitzeko iraupen-epea
Biderkatu* proposamenarekin, sendotasuna eta epe luzerako estrategiak behar dituzten proiektu eraldatzaileak finantzatzen jarraitu nahi dugu. Tresna honek 2 urteko gutxieneko iraupen-epea planteatzen duen arren, gurekin askoz gehiago gelditzea gustatuko litzaiguke eta zure aurrezkiak Coop57ren kapital sozialaren oinarriak izatera pasatzea. Honek egonkortasuna emanen lioke kooperatibari, proiektu gehiago sendotu, hazi eta haien eraldatzeko gaitasuna biderkatzea ahalbidetuz.
Coop57n inbertitzea politika egunerokotasunetik egitea da
Biderkatu* modu kontzientean inbertitzeko proposamen zehatz bat da eta diruaren balioa ulertzea ez helburu modura, baizik eta bizitzaren eta komunaren zerbitzura dagoen tresna bezala. Zure dirua logika espekulatiboetatik ateratzeko modu bat da eta ekonomia solidario eta eraldatzailea eraikitzen jartzeko.
BIDERKATUrekin, Coop57 kooperatibak bideak zabaltzen jarraitzen dugu guztion artean benetan garrantzitsua dena indartzeko: ekonomia eraldatzailea, lurraldean errotutako proiektuak eta komunitatea eta bizitza eusten dituzten ekimenak.
Coop57n iraupen-epea duten ekarpenak harpidetzeko baldintzak
- Coop57ko bazkide izatea. Inbertsio hau Coop57ren bazkide diren pertsonek edo erakundeek bakarrik egin dezakete (laguntzaileak, zerbitzuetakoak edo lanekoak). Oraindik ez bazara, lehenengo eta behin nahitaezko ekarpena egin beharko duzu alta emateko.
- Gutxieneko ekarpena 1.000€-koa da, eta urteko gehienekoa bazkide-profilaren araberakoa:
- Bazkide laguntzaileak: 20.000€ arte urtean
- Zerbitzu-bazkideak: 50.000€ arte urtean
- Lan-bazkideak: 20.000 € arte urtean
- Gutxieneko 2 urteko iraupen-epea onartzea. Edozein unetan eska dezakezu itzulketa, baina 2 urte bete baino lehen egiten baduzu, uneko urteko ordainsaria galduko duzu.
- Ordainsaria urteko %1,5ekoa da, eta %19ko atxikipen fiskalari lotuta dago.