Biderkatu*
Borondatezko ekarpenak iraupen-epearekin

Benetan garrantzitsua dena finantzatzen jarraitu nahi dugu
2025-06-30 00:00:00
Dakizuenez, aurten 30 urte beteko ditugu Coop57n, eta benetan garrantzitsua dena finantzatzen jarraitu nahi dugu: ekonomia eraldatzailea, lurraldean errotutako proiektuak eta komunitateari eta bizitzari eusten dieten ekimenak. Horretarako, epe luzerako estrategiak behar ditugu, proiektu sendoak indartzeko.
Horregatik jarri dugu martxan Biderkatu*, borondatezko ekarpen mota berria, gutxieneko iraupen epearekin, guztien artean Coop57ri egonkortasuna emango dioten zimenduak eraikitzeko.
Gutxienez 2 urteko iraupen-epearekin eta urteko % 1,5eko ordainsariarekin. Biderkatu* euren diruarekin pertsonen zerbitzura dauden beste ekonomia-eredu batzuk eraikitzen lagundu nahi dutenentzat zuzenduta dago, errendimendu bat lortzen duten bitartean.
ESKAERA-ORRIA